Asebetetze galdetegia HH 2021-22
Orereta Ikastolaren helburua familiei eta ikasleei ahalik eta hezkuntza-proiektu onena eskaintzea da. Elkarrentzako eta elkarrekin aurrera egitea. Etengabe hobetzeko ahalegin horretan, familien Ikastolarekiko gogobetetze-maila ere ezagutu nahi izaten dugu aldian-aldian, galde-sorta baten bitartez.
Inkesta betetzean aintzat hartzeko hainbat ohar:
- Galdetegia erantzuteko azken eguna maiatzaren 17a da.
- Norberak erabakitzen du seme-alaba bakoitzeko inkesta bat erantzun nahi duen ala inkesta bat eta bakarra bete nahi duen, dena delakoa ere bere seme-alaba kopurua.
- Galdetegia erabat anonimoa da eta emaitzak ikuspegi zabalarekin aztertuko dira, baita ondorioak atera ere.