HIZKUNTZAK
  • Familien asebetetze-galdetegia

    Emaiguzu zure iritzia. Lagundu iezaguzu gauzak hobetzen

Orereta Ikastolaren helburua familiei eta ikasleei ahalik eta hezkuntza-proiektu onena eskaintzea da. Elkarrentzako eta elkarrekin aurrera egitea. Etengabe hobetzeko ahalegin horretan, familien Ikastolarekiko gogobetetze-maila ere ezagutu nahi izaten dugu aldian-aldian, galde-sorta baten bitartez.

Inkesta betetzean aintzat hartzeko hainbat ohar:

  • Galdetegia erantzuteko azken eguna maiatzaren 17a da.
  • Norberak erabakitzen du seme-alaba bakoitzeko inkesta bat erantzun nahi duen ala inkesta bat eta bakarra bete nahi duen, dena delakoa ere bere seme-alaba kopurua.  
  • Galdetegia erabat anonimoa da eta emaitzak ikuspegi zabalarekin aztertuko dira, baita ondorioak atera ere.