HIZKUNTZAK

Familientzako tutoriala

Sarrera

ABN algoritmoa zenbakien ezagutza osoan oinarrituta dago. Hau da, zenbakia bere osotasunean ezagutzean. Horregatik azpimarratu nahi da zenbakien ezagutza indartu behar dugula.

Iaz modu manipulatiboan landu genuen ezagutza hori, batez ere: kontaketak eginez, estimazioekin (gehiago/gutxiago) eta eragiketa sinpleak burutuz.

Materialak

Zenbakiak ezagutzen joateko, 10aren lagunak, txotxekin kopuruak adieraztea (zenbakiak konposatuz eta deskonposatuz) eta 100eko taulan zenbakiak nola antolatzen diren lantzen ditugu.

100EKO TAULAREN LANKETA:

  • Bateko bera dutenek kuadrilla osatzen dute.
  • Hamarreko bera dutenek familia osatzen dute (hamarraren familia, hogeiaren familia…).
  • Bizilagunak: +1/-1/+10/-10

Montessori txartelek ere zenbakiak adierazten eta ulertzen laguntzen digute (zenbaki bakoitzean ehuneko, hamarreko eta batekoak ongi antzematen/bereizten).

100eko taula

Problemen adibideak:

  • 15 zenbakian hasi eta 3 salto emanez, nora iritsiko naiz?
  • 15ean nago eta 23ra iritsi naiz. Zenbat pauso eman ditut?
  • 27ra iritsi naiz 9 pauso eman ondoren. Zein zenbakitatik atera naiz?

Deskonposaketak eta konposaketak

Deskonposaketak eta konposaketak funtsezkoak dira zenbakiak ulertu eta ABN algoritmoarekin eragiketak (batuketak/kenketak) egiteko. Zenbaki bat deskonposatzeko hainbat modu daude; guztiak, baliozkoak.

Gelan “Baserria” (ehunekoak, hamarrekoak eta batekoak) eta “Eguzkia” ariketak egiten ditugu deskonposaketak lantzeko.

Zenbakien konposaketa deskonposaketaren alderantzizko trebetasuna da. Hau da, zenbaki bat osatzea beste zenbaki batzuetatik abiatuta. Hori lantzeko honako ariketa egiten dugu: “2H eta 3B zein zenbaki da?”

Batuketa eta kenketen algoritmoak


Zalantzarik izanez gero, jarri tutorearekin harremanetan. Gustu handiz erantzungo dizute!