Irteerak Urdaburu mendizale-elkartearen eskutik
8 eta 16 urte arteko haur zein gazteentzako eta beren gurasoentzako asteburutako mendi-irteerak antolatzen ditu Ikastolak, Urdaburu mendizale elkartearen eskutik mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko.
2021-22 ikasturtean Aiako Harria Parke Naturala ikustera joango dira 7 ibilaldietan. Horrez gain, beste irteera batzuk ere izango dituzte: finalistaren eguna, mendizale-elkartearen egunekoa, ibilaldi neurtua, eta denboraldia amaitzeko asteburuko irteera.
Irteera bakoitzean puntuazio desberdina eskuratzeko aukera egongo da, eta ikasturtea amaitzean 12 puntu dituenak, domina jasotzeko aukera edukiko du Ikastolaren egunean.
Astelehenetan irekiko da aste horretako irteeran izen emateko epea eta ostegunetan itxi.
Irteeraren prezioa: Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da); gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.
Ikasleek autobus-ibilbidean musukoa erabili beharko dute. Irteeretan zehar, aldiz, ez da derrigorrezkoa izango musukoaren erabilera.
Araudia
Ikastolako ekintza guztietan bezala, “FUNTZIONAMENDU ETA ELKARBIZITZARAKO ARAUDIA” errespetatuko da.
Horrez gain, honakoak dira, mendi irteeretan derrigorrez kontuan hartu beharrekoak:
- Irteera bakoitzean parte hartu ahal izateko, Ikastolak martxan jartzen duen izen ematean izen eman behar da.
- Motxila egokia erabili behar da (bizkarrean minik ematen ez duena); bertan, xira, berokia, ura eta hamaiketakoa sartu behar dira.
- Motxilaren garraioari dagokionean, ikasle bakoitzak haren motxila eraman beharko du, ezingo diote gurasoek eraman.
- Mendian ibiltzeko aproposak diren mendiko botak erabili beharko dira.
- Ume eta gazteei mendi-asegurua egiten zaie. Lehen hiru etapatara etortzen direnak geratzen dira izena emanda. Inor beranduago hasiko balitz, jakinarazi egin beharko liguke, asegurua egin ahal izateko.
- Argazkiak ateratzeko eta erabili ahal izateko, ondorengo dokumentua sinatuta eraman behar dute parte hartzaileek: Baimena (.pdf)
Gomendioak
Aldatzeko arropa, bereziki, oinetako eta galtzerdiak aparteko poltsa batean eramatea gomendatzen da.
- Neguan ez ahaztu hotzetik babesteko arropa: eskularruak, txanoa eta zenbaitetan polainak.
- Gurasoek ere joan behar dutenean izena eman behar dute seme-alabaren orri berean.
- Gurasoek ez dute asegururik eta egitea gomendatzen diegu.
Harremanetarako
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan eskolakirola@oreretaikastola.eus