HIZKUNTZAK

Ebaluazioa: Irakaslea

Helburuak

Gidaliburu honetan, irakasleak helburu hauei erantzuteko beharrezko tresnak topatuko ditu:

  1. Alexiaren ebaluazioa ezagutzea.
  2. Alexian ebaluatzen ikastea.
  3. Alexiak irakasleen eskura jartzen dituen funtzionalitateak arintasunez eta azkartasunez maneiatzea.

1. Hasierako pantaila

Hasierako pantailak irakasleari haren lana modu errazean eta eraginkorrean egiteko behar dituen informazio eta tresna guztiak eskaintzen dizkio:

  1. Aukeratutako arloa ebaluatzea.
  2. Nire arlo guztiak kontsultatzea.
Hasierako pantaila

2. Ebaluazioaren pantaila

  1. Arloko ebaluazioaren pantailak hainbat ekintza gauzatzeko aukera ematen duten ikonoak erakusten ditu.
Ebaluazioaren pantaila
  1. Ikonoen legenda.
    • “Gorde” ikonoa: saretan aldaketak egitea ahalbidetzen du.
    • “Konfiguratu” ikonoa: saretako aukerak ezkutatzea eta erakustea.
    • Inprimatu” ikonoa“: arloko laburpena inprimatzea.
    • “Excel fitxategira esportatu”/”Excel fitxategitik inportatu” ikonoak: ebaluatu beharreko irizpideak Excel fitxategi batera esporta daitezke, erabiltzaileak horren gainean lan egin dezan, eta, gero, Excel fitxategia Alexiara inporta daiteke, irakasleak sartutako datuekin.
    • *Ezin da inportatutako Excel fitxategia aldatu.
    • “Oharrak guztiei” ikonoa: aurretiaz aukeratutako ikasle talde bati oharrak jartzea. Oharrak orokorrak, zehatzak, mekanografiatuak, barnekoak… izan daitezke
    • “Kalkulagailua” ikonoa: kalkuluak egiteko aukera ematen du.
    • “Pantaila handitu” ikonoa: pantaila osora zabaltzen du.
  2. Kalifikatzailearen ikonoen legenda.
    • “Oharra blokeatu” ikonoa: ohar bat blokeatzea.
    • “Oharra ezabatu” ikonoa: ohar bat ezabatzea.

3. Arloa ebaluatzea

Arloa ebaluatzeko, erabiltzailea notaren zutabearen gainean jarri behar da.

Irudian ikusten den kalifikatzailearen bidez adieraz daitezke kalifikazioak, edo zenbakizko teklatua erabiliz.

Arloaren fitxa
3.1. Arloa ebaluatzea kontrolen arabera

Irakasleak ebaluazio bakoitzerako beharrezko kontrolak sar ditzake, % eta familientzako ikusgarritasun-maila adierazita.

Kontrolak zehazteko, “Kontrolen ezarpena” botoia sakatu behar da.

Arloaren fitxa

Kontrol berriaren alta egiteko, “Berria erantsi” aukeran sakatu behar da.

Arloaren fitxa
Kontrolak sortzeko morroia

Hauek dira kontrola sortzeko derrigorrezko datuak:

  • Data
  • Murriztua
  • Izena
  • Publikoa. Goitibeherako menuak aukera hauek barne hartzen ditu:
    • Ebaluazioa ixtea. Familiak kalifikazioak ikusi ahal izango ditu, behin ebaluazioa itxi denean.
    • Berehalakoa. Familiek automatikoki ikus ditzakete kalifikazioak, irakasleak sartzen dituen unean.
    • Ebaluazioaren argitalpen-data. Familiek kalifikazioak ikus ditzakete ebaluazioan ezarri den bistaratze-data iristen denean.
    • Ebaluazio itxiaren argitalpen-data. Familiak kalifikazioak ikusi ahal izango ditu, behin iritsi denean argitalpen-data eta ebaluazioa itxita dagoenean.
    • Ez argitaratu. Familiek ez dituzte kalifikazioak ikusiko.
  • Pisua

Kontrola sortzean, irakasleak ezar dezake kontrol hori bera gauza dadila ebaluazio desberdinetan.

Kontrolak sortzeko morroia