HIZKUNTZAK

Haur Eskola: matrikulazioa 2021-22

Haur Hezkuntza
Orereta-Errenteria

2021/04/12 12:00 am

2021/04/30 11:00 pm

Orereta Ikastolako Haur Eskolako matrikulazio-epea irekita egongo da datorren apirilaren 12tik 30era, 2021-22 ikasturterako. COVID-19ak eragindako aparteko egoeragatik, ate irekien saioak talde txikitan egingo dira eta horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea hemen. Norberak proposa ditzake ongien datozkion eguna eta ordua.

Zalantzak edota galderak argitzeko edo informazio xeheagoa jasotzeko, matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua idatz daiteke, 943 52 03 97 telefono-zenbakira deitu edo Esmalteria Berriko bulegora jo (astelehenetik ostiralera, 15:30etik 17:30era).

0-18 urte arteko hezkuntza-proiektu eraldatzailea, etxeko otorduak, eta egutegi zein ordutegi aukera zabala

0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu propio eta eraldatzailea eskaintzen du Ikastolak, Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Haur Eskola ere badu, beraz, proiektu zabalago eta osoago baten parte.

Hezkuntza-beharretara egokitutako Esmalteria Berria eraikin eraberrituaz gain, Ikastolak sukalde propioa du eta bertan prestatzen dira ikasle guztientzako otorduak. Horrez gain, Ikastolako Haur Eskolak ordutegi eta egutegi zabala eta malgua eskaintzen ditu, familia zein haurren beharretara egokitzeko eta familiarekin harreman zuzena nahiz gertua izateko.

haur eskola matrikulazioa