HIZKUNTZAK
  • Lekukoa eraman nahi?

Martxoaren 31n, Korrikaren beste edizio bat abiatuko da Amurriotik. 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, eta apirilaren 10ean Donostiara iritsiko da. Helmugara iritsi baino ordu batzuk lehenago, goizean goiz, gure herritik pasako da.

Edizio bakoitzean egin ohi dugun bezala, Orereta Ikastolak kilometro bat eskuratu du, 2.486.a (Zamalbide jatetxeaen parean), hain zuzen ere. Bertatik, goizeko 6:11n pasako da. Kilometro horretan zehar lekukoa Ikastolako bazkide batek eramango du, aurten gure komunitateko talde honi egokitzen baitzaio hala egitea. Lekukoa eramango duenak 15-20 minutu lehenago egon beharko du Ikastolari dagokion kilometroan.

Zuk eraman nahi al duzu lekukoa, Ikastolaren izenean? Ondorengo inprimakian izen ematen dutenen artean zozketa egingo da martxoaren 30ean, eta hor jakingo da zeinek eramango duen lekukoa. Izen emateko azken eguna martxoaren 29a izango da.

Ikasle, ekin;
euskaldun, ekin;
erdaldun, ekin;
eragile, ekin:
agintari, ekin;
ekin ELKARREKIN.