HIZKUNTZAK

2021-2022 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diogu. Eskolako Agenda 21 zena, iaz Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira.

Aurten iaz ezagutzen hasitako 15. helburuarekin jarraituko dugu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Aurtengoan gai berria dugu eskuartean: Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna. 

Zelaiak eta larreak biodibertsitatez beteriko ekosistemak izateaz gain, belarra, Euskal Herriko baserrietan dagoen altxor preziatua dugu. Horretaz gain, zientzialari ugariek dioten bezala, landareekiko itsu bihurtzen ari gara, belaunaldiz belaunaldi dugun ezagupena galtzen ari garelako. 

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera. BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!

Motibazio-saioak: Lehenengoa “Eztularentzat xarabea”

Eztularentzako xarabea sortuko dugu. Azaroaren 14an, igandean, Baserrian, lehenengo motibazio-saio hau egingo dugu, 11:00etatik 13:00etara. Aforoa mugatua izango denez, ondorengo inprimakian izen ematea eskatuko dizuegu. Etorri nahi duzuen pertsona bakoitzeko izen emate bat egin beharko da (adibidez, familia batetik bi baldin bazatozte, bi izen-emate egin behar dira).